Nor gara

Aurkezpena

Antton Jaime eta Iñaki Laskurain bide ingeniariek 1989an sortu zuten Injelan, SL. Ordurako, lan eskarmentu handia zuten. 

Injelan, SL enpresak ingeniaritza zibileko, hirigintzako eta industria eraikuntzako jarduerak garatzen ditu, eta bere bezeroak erakunde publikoak (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udalak…) eta enpresa pribatuak dira.

Mandasko Dukearen pasealekuko lokaletan hasi ginen lanean, eta orduz geroztik, Euskal Herriko hainbat lekutan egin dugu lan; bereziki, Gipuzkoan.

Proiektuak garatu ahala, gure giza baliabideak eta baliabide materialak hazten joan ziren, eta Zuatzu Enpresa Parkera lekualdatu ginen.

Injelan, SL enpresako giza taldea geroz eta diziplina gehiagokoa eta prestakuntza handiagokoa da, eta maila guztietako ardurak hartzeko prestatuta dago. Baliabide informatiko modernoenak ditu; izan ere, hori da merkatuko beharrizan berriei zuzen erantzuteko eta gure bezeroen gogobetetzea lortzeko modu bakarra.